Jon Naldaiz eta Urko Etxebeste Espainiako Kros Txapelketako txapeldunak Oviedon
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Albiste handia iritsi zen Asturiasko hiriburutik; izan ere, joan den igandean, Espainiako Kros Txapelketan, 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen Kirol Kontseilu Goreneko selekzioen artekoen txapelketan, 16 urtez azpikoen Euskadiko selekzioa Espainiako txapelduna izan zen, sei atleta guztien lasterketa handi batean. Txindoki ATko Jon Naldaiz 9. eta Urko Etxebeste 23. sailkatzea erabakiorra izan zen Euskal selekzioaren tituluan, euskaldunen artean 2. eta 4. sartu baitziren, hurrenez hurren.
Titulu historikoa, orain arte ez baitzen izan atleta urdinik Espainiako txapeldun neguko arlo horretan. Txindokiko bi atleta hauek, Orioko atleta batek, Pasaiako bik eta Irungo beste batek Gipuzkoako atletismoan historia egin dute, eta Txindoki Jaso Autowag AT taldearekin duela bi aste kluben arteko Espainiako Kros Txapelketan Sevillan lortutako brontzezko domina gehitu diote.
Emakumeen 18 urtez azpikoen kategorian, Nahia Iraola atleta urdina Espainiako 48. zen helmugan, eta Euskadiko bigarren atleta. Azken sailkapenean, Euskadiko selekzioa 11. izan zen.
Valentziako maratoian, Eneko Agirrezabal klubeko presidenteak ez zuen bere egunik onena izan, eta hori maratoi-lasterketan ez da barkatzen. Han hilabeteetako lan osoa pare bat ordutan jokatzen duzu. Haize gogaikarriarekin, eguneko baldintzak ez ziren egokienak, baina maratoiaren barruan ere sartzen da hori. Enekok talde batean alde egiten zuen, baina 11. km-an min hartu zuen iskioetan, eta hala ere gai izan zen maratoi-erdira 1:05:37an iristeko. Maratoia bikoizten eta 2 ordu eta 13 minututik behera jaisten saiatzeko urrats ona da. Ordurako hasia zen arnasketa-arazoekin ordea eta geratzen hasi zen taldetik, 26. km-an lasterketa bertan behera utziz.
Gainerakoak alaitasun handiak izan ziren; alde batetik, Imanol Oiarbidek 60 urte bete ondoren 2:43ko marka oparitu zion bere buruari lasterketa izugarria eginez. 2:43:20 denbora erreala eta 2:43:35 denbora ofiziala (3:53 km-ko), helmugara iritsi ziren 260 atletetatik 60 urtetik gorakoen kategoriako irabazlea izateko. Bigarren sailkatuari ia 12 minutu atera zizkion. Hala, Imanolek Gipuzkoako maratoi masterreko errekorra gainditu zuen, 60 eta 65 urte artekoa, 3:11:45ean baitzegoen 2008tik, eta Gipuzkoako maratoi erdiko errekorra, 60tik 65era bitartekoa. Bere kategoriako maratoi-ranking nazionalean lehena da.
Iztueta anaien karrera ere bikaina izan zen; alde batetik, Iker iritsi zen helmugara, Egoitz anaia gaztearekin korrika egin ondoren, 2:46:09 markarekin. 30. kilometroa egin arte batera joan ziren, baina hortik aurrera Egoitzek gihar arazoak izan eta Iker aurrera joan zen. Marka pertsonala soberan gainditu zuen. Egoitz Ikerrekin primeran hasi zen, baina moteldu egin zuen erritmoa eta 2:52:4 marka polita lortu zuen debutatzeko. Etorkizunean majo hobetuko duen marka.
Joan den asteazkenean Altsasun egin zen Alberto Barrikarte oroimenezko Krosean, Asier Auzmendik 23. postua lortu zuen 10 km-etan, eta haren atzetik entrenamendu-lagun duen Lazkaon bizi den Maite Arraiza donostiar neskak 36.30 marka egin zuen lasterketa irabazteko.
Euskadiko Kros Txapelketa eta pista estaliaren hasiera
Datorren igandean, Amurrioko El Refor kirol-gunean, Euskadiko Kros Txapelketa egingo da. Klubeko hogei bat atletak parte hartuko dute, banakako nahiz taldekako podiumak lortzeko itxaropenarekin.
Halaber, igande goizean, pista estaliaren denboraldia hasiko da Donostiako Antonio Elorza belodromoan, parte-hartze libreko probetako lehen jardunaldian. Klubeko atletek parte hartuko dute.
Getafen neguko promozioko ibilbideko Espainiako txapelketa jokatzen da, eta gizonezkoetan 20 urtez beherakoen kategorian, 5 km-ko ibilaldiaren gainean, Tolosa CFko Hodei Caballero ordiziarra egongo da, 22:53ko marka hobetzeko eta top 10ean sartzeko.
Herri-lasterketetan, larunbatean, Txantreako lasterketa Iruñean; eta igandean, Gabonetako krossa Portugaleten, Ciudad de Corella herri-lasterketa, Lau zubien klasikoa Basaurin, Santalutziako erronka bertikala Laudion eta Errioxako maratoi erdia eta sustapen-lasterketa Logroñon.
Comentarios